http://www.sistemamodulab.es/home.htm
Bertan materialen erabilera, energia hobe aprobetxatzeko moduak, naturan eragin gutxi egiteko era desberdinak... proposatzen dituen modulo bidezko eraikitze sistema bat agertzen da.
Nahiz eta elementu edo modulu hauek gure proiektuan zuzenean erabiltzeko asmorik ez izan, gure ustez interesgarria da hauek aztertu eta gutxienez bertan azaltzen diren ideia desberdinak barneratzea, ekoefizientzia eta bioeraikuntzaz hitz egiten baitigu. Era honetan besteak beste eraikin batek uda eta neguan eskaera desberdinei erantzuteko gai izan behar dela ikus dezakegu, eta hori egiteko aukera batzuk proposatzen dizkigu.
IDEIEN LABURPENA
Materialekin kontuan hartu beharrekoak: Jatorria, iraunkortasuna, birziklagarritasuna, toxizitatea.
Sistema honek egurra hartzen du egokitzat, errekurtso renobablea, kostu energetiko gutxikoa, konportamentu termiko egokikoa, mantenimendu gutxikoa baita.
Energia renobableen erabilera: eguzkiak beroturiko ura etxea berotzeko erabiltzeko aukera (zoru radianteen bidez), ebaporazio bidezko hoztea.
Masa termiko handiko elementuen alde agertzen da eraikinaren portaera termikoa hobetzeko (estalkian landareak jartzea planteatzen du adibidez).
Neguan: Eguzki panelekin ura berotu, ura zorutik eramanez eraikina berotuz.
Eguzkiaren inklinazioa aprobetxatu neguan eraikinera ahalik eta izpi gehien sartuz.
Estalkian landareak jarriz bere masa handitu eta gaitasun termikoak hobetu.
Udan: Estalkiko uraren ebaporazioak barneko tenperatura freskatzen laguntzen du.
Eraikin azpian ur akumuladore bat jarri eta hau zorutik eramanez eraikineko airea freskatzen laguntzen du.


