lunes, 7 de marzo de 2011

Natura eta gizakiaren lehia

Bertan egon nintzenean ereñoko harrobia ikusi ordez bata bestearen parean zeuden bi harrobi ikusi nituen, bien artean kontrastea sortuz. Bat plataforma nagusiek eta bertako horma bertikal erraldoiek osatuko lukete, non geometri bortitz bat antzematen den. Bertan gizakiak mendiari egindako zauria era argi eta garbian agertzen da.

Bigarren zatia berriz, jada aipaturiko zauriaren ondorio edo urrengo pausoa izango litzake, non denboraren ondorioz naturak pixkanaka zauri hori bereganatu eta sendatzen hasi den, naturak pixkanaka gizakiak sorturiko eszenatoki geometrizatu eta bortitza leundu eta bereganatu egiten duelarik.



Modu honetan proiektua bi ideia horiei jarraiki lotu nahi izan dut, eta hasiera batean bateratasun batekin lantzea espero nuen harrobia bitan zatitu eta zati bakoitza era arras desberdinean tratatzea erabaki dut. Horrela bertan sartu beharreko programa ere ideia hauekin bat dator.

Alde batetik harrobiaren zati geometrizatu gisa definitu dudana eremu gogor (zorua) gisa ulertzen dut eta bestea berriz biguina (naturak bereganatzean belarra... azaltzen baita).

Dualtasun hau izateak proiektuari onura ekartzen diola uste dut, baldintza ezberdinen aurrean erantzuteko gai baita, eguraldi oneko egunetan esaterako edo ekitaldi berezientzako belardi edo naturak garrantzia izan dezakeen bezala, lokatzetik babesturiko zoru gogorreko eremuen beharra ere baitago.



Ekitaldi masifikatuak jasoko dituzten ezaugarri ezberdinetako guneak prestatzeaz gain, interesgarria iruditu zait biltegi bat eta natura eta harrobiaren arteko lehia ikertuko eta erakutsiko duen eraikin bat (klase teorikoetan esan ziguten bezala gaur egungo harrobiekin zer egin galderari erantzun egokia aurkitzeko helburuarekin, lehen natura zegoen lekura berriro ere natura eraman edo suspertzearen ideia sustatuz) proiektuaren programan barneratzea.

Guzti hori lotuz interesgarriak iruditu zitzaizkidan puntuak elkartzen dituen bide sare bat eratu dut, eremuko leku desberdinetarako irisgarritasuna ahalbidetuz.