lunes, 20 de diciembre de 2010
lunes, 29 de noviembre de 2010
BIOERAIKUNTZA ETA MODULAZIOA
Oraindik taldeka egiten ari garen azterketa lan honetan honako orrialdea aurkitu dugu:
http://www.sistemamodulab.es/home.htm
Bertan materialen erabilera, energia hobe aprobetxatzeko moduak, naturan eragin gutxi egiteko era desberdinak... proposatzen dituen modulo bidezko eraikitze sistema bat agertzen da.
Nahiz eta elementu edo modulu hauek gure proiektuan zuzenean erabiltzeko asmorik ez izan, gure ustez interesgarria da hauek aztertu eta gutxienez bertan azaltzen diren ideia desberdinak barneratzea, ekoefizientzia eta bioeraikuntzaz hitz egiten baitigu. Era honetan besteak beste eraikin batek uda eta neguan eskaera desberdinei erantzuteko gai izan behar dela ikus dezakegu, eta hori egiteko aukera batzuk proposatzen dizkigu.
IDEIEN LABURPENA
Materialekin kontuan hartu beharrekoak: Jatorria, iraunkortasuna, birziklagarritasuna, toxizitatea.
Sistema honek egurra hartzen du egokitzat, errekurtso renobablea, kostu energetiko gutxikoa, konportamentu termiko egokikoa, mantenimendu gutxikoa baita.
Energia renobableen erabilera: eguzkiak beroturiko ura etxea berotzeko erabiltzeko aukera (zoru radianteen bidez), ebaporazio bidezko hoztea.
Masa termiko handiko elementuen alde agertzen da eraikinaren portaera termikoa hobetzeko (estalkian landareak jartzea planteatzen du adibidez).
Neguan: Eguzki panelekin ura berotu, ura zorutik eramanez eraikina berotuz.
Eguzkiaren inklinazioa aprobetxatu neguan eraikinera ahalik eta izpi gehien sartuz.
Estalkian landareak jarriz bere masa handitu eta gaitasun termikoak hobetu.

Udan: Estalkiko uraren ebaporazioak barneko tenperatura freskatzen laguntzen du.
Eraikin azpian ur akumuladore bat jarri eta hau zorutik eramanez eraikineko airea freskatzen laguntzen du.
miércoles, 10 de noviembre de 2010
LEHEN ARIKETAREN ENTREGA
Proiektua bideratzeko irisgarritasuna izan da nere abiapuntuetariko bat. Jada ikusi genuen bezala kotxeak neguan ongi baina udan gaizki funtzionatzen zuela ikusi dugu. Horren aurrean uda tenporada heltzean kotxeen pasoa galarazi eta gernikatik autobus zerbitzu bat planteatzea da nere proposamena. Gainera honi barkuz iristeko aukera eta jada donostian martxan dagoen bizikletazko "txita" garraiobidea ere planteatzen dut.
Horrela nire proiektua barkuz eta beste paseotik datozenen artekomlotura antzeko bat da. paseotik itsasorako jaitsieraren antzekoa. hori kokatzeko paseoaren puntu "konfliktibora" joan naiz, paseo guztia zuzena baita puntu hau ezik, non giro bat antzematen duen. Gainera leku hau da mareen gorabeherak nabarmentzen diren leku aproposenetariko bat, hortaz hauekin jolasteko aukera eskeini dit.
Eraikinen kokapena beraien funtzioak urarekin duen lotura mailaren araberakoa izan da, geroz eta lotura handiagoa orduan eta paseoan uretatik gertuago.
lunes, 25 de octubre de 2010
mikrotik makrora
Blogean "begiratzeko moduen" sarrera ikustean, "begiratzeko moduan" eskalaren garrantziaz gogoratu nahiz. Alor hau askotan proiektuetan galtzen dugun atal bat da, eta gure proiektuan hainbeste murgiltzen gara, non gainerako guztia ahaztu egiten dugun.
Horregatik interesgarria iruditu zait mikrokosmosetik makrokosmoserako bidaia azkar hau erakusten digun bideoa.
Proiektatzen gaudenean, noizbehinka burua altxa eta gure proiektua bere inguruarekin (eta ez soilik inguru hurbilarekin) era egokian harremanetan dagoela begiratu behar dugu.
Kasu honetan gure proiektuak hain zabal eta berezia den urdaibaiko eremua hartzen duenez, ez dirudi egokia soilik Laidako hondartzan zentratu eta gainerako guztiaz ahaztea.

martes, 5 de octubre de 2010
LEHEN ARIKETA
azkenik urdaibaiko eremuak gizakiak eskua sartu izan ez balu eduki
lezakeen itxura idilikoa irudikatu nahi izan dugu
lunes, 4 de octubre de 2010
Dante Bini
Gaur egun arte kupula baten eraikuntzak denbora eta lan asko ematen zuen. eraikuntza nahiko konplexua da, nahiz eta behin kupula amaitua egotean oso egonkorra izan, eraiki bitartean ezegonkorrak dira eta horrek istorian zehar buruhauste asko sortu dizkie arkitektoei.
Horren aurrean Dante Bini Arkitekto italiarrak kupulak egun bakar batean eraikitzeko metodo berri bat asmatu zuen. neoprenozko xafla baten gainean hormigoia isuri eta xafla hau globo bat bailitzan airez puztu egiten du, hormigoia oraindik era plastikoan dagoenez forma berrira egokitzen da.
amaieran hormigoia puzteagatik azaleran azaldutako imperfekzioak konpontzeko soka baten bidez aldez-alde pasatzen da azalera lau bat eskuratuz.
Arkitekto hau ezaguna da eraikuntza teknika berriak asmatzen jaioa baita, eta azken urtetan planteatu diren megaestruktura askotan aholkua eskatu izan zaio.

jueves, 30 de septiembre de 2010
Paisaia ideia gisa
Jada beste kurtso batzuetan land art kontzeptua erakutsi diguten arren, horri buruzko esposaketa batera lehenengo aldiz joan nintzen. Esposaketatik gehien arritu edo atentzioa deitu zidan zatia Agnes Denesek eginikoa izan zen, bertan manhattaneko hiri dentsoaren alboan nekazal larreak kokatuz. Interesgarria iruditu zitzaidan hain ezberdinak diren bi munduen arteko konparazioa, eta ipini dudan irudia errealitatetik hain urrun ez dagoela iruditzen zait, hau da, landa eta hiriko munduak guztiz ezberdinak izan arren, bata bestearen osagarri edo bizilagun izan daitekeela uste edo pentsatu nahi dut.
sábado, 25 de septiembre de 2010
Kurtso berrirako espektatibak
Kurtsoaren lan eremua Urdaibaiko eremu naturala izango denez urte hontarako nire helburua natura eta arkitekturaren arteko erlazioa pixka bat garatu eta lantzea izango da.
Naturan lan egiteak beti zailtasun edo konplexutasun maila bat suposatzen duenez kurtso amaieran egoera honi era egokian aurre egiteko gai izatea espero nuke.
Horretaz gain aurten era askeago eta fluidoago batean proiektatzen astea ere espero dut, horretarako askatasuna izango dugulakoan bainago.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)