lunes, 25 de octubre de 2010

mikrotik makrora

Blogean "begiratzeko moduen" sarrera ikustean, "begiratzeko moduan" eskalaren garrantziaz gogoratu nahiz. Alor hau askotan proiektuetan galtzen dugun atal bat da, eta gure proiektuan hainbeste murgiltzen gara, non gainerako guztia ahaztu egiten dugun.

Horregatik interesgarria iruditu zait mikrokosmosetik makrokosmoserako bidaia azkar hau erakusten digun bideoa.


Proiektatzen gaudenean, noizbehinka burua altxa eta gure proiektua bere inguruarekin (eta ez soilik inguru hurbilarekin) era egokian harremanetan dagoela begiratu behar dugu.

Kasu honetan gure proiektuak hain zabal eta berezia den urdaibaiko eremua hartzen duenez, ez dirudi egokia soilik Laidako hondartzan zentratu eta gainerako guztiaz ahaztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario