Blogean "begiratzeko moduen" sarrera ikustean, "begiratzeko moduan" eskalaren garrantziaz gogoratu nahiz. Alor hau askotan proiektuetan galtzen dugun atal bat da, eta gure proiektuan hainbeste murgiltzen gara, non gainerako guztia ahaztu egiten dugun.
Horregatik interesgarria iruditu zait mikrokosmosetik makrokosmoserako bidaia azkar hau erakusten digun bideoa.
Proiektatzen gaudenean, noizbehinka burua altxa eta gure proiektua bere inguruarekin (eta ez soilik inguru hurbilarekin) era egokian harremanetan dagoela begiratu behar dugu.
Kasu honetan gure proiektuak hain zabal eta berezia den urdaibaiko eremua hartzen duenez, ez dirudi egokia soilik Laidako hondartzan zentratu eta gainerako guztiaz ahaztea.
lunes, 25 de octubre de 2010
martes, 5 de octubre de 2010
LEHEN ARIKETA
azkenik urdaibaiko eremuak gizakiak eskua sartu izan ez balu eduki
lezakeen itxura idilikoa irudikatu nahi izan dugu
lunes, 4 de octubre de 2010
Dante Bini
Gaur egun arte kupula baten eraikuntzak denbora eta lan asko ematen zuen. eraikuntza nahiko konplexua da, nahiz eta behin kupula amaitua egotean oso egonkorra izan, eraiki bitartean ezegonkorrak dira eta horrek istorian zehar buruhauste asko sortu dizkie arkitektoei.
Horren aurrean Dante Bini Arkitekto italiarrak kupulak egun bakar batean eraikitzeko metodo berri bat asmatu zuen. neoprenozko xafla baten gainean hormigoia isuri eta xafla hau globo bat bailitzan airez puztu egiten du, hormigoia oraindik era plastikoan dagoenez forma berrira egokitzen da.
amaieran hormigoia puzteagatik azaleran azaldutako imperfekzioak konpontzeko soka baten bidez aldez-alde pasatzen da azalera lau bat eskuratuz.
Arkitekto hau ezaguna da eraikuntza teknika berriak asmatzen jaioa baita, eta azken urtetan planteatu diren megaestruktura askotan aholkua eskatu izan zaio.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)