lunes, 4 de octubre de 2010

Dante Bini

Gaur egun arte kupula baten eraikuntzak denbora eta lan asko ematen zuen. eraikuntza nahiko konplexua da, nahiz eta behin kupula amaitua egotean oso egonkorra izan, eraiki bitartean ezegonkorrak dira eta horrek istorian zehar buruhauste asko sortu dizkie arkitektoei.

Horren aurrean Dante Bini Arkitekto italiarrak kupulak egun bakar batean eraikitzeko metodo berri bat asmatu zuen. neoprenozko xafla baten gainean hormigoia isuri eta xafla hau globo bat bailitzan airez puztu egiten du, hormigoia oraindik era plastikoan dagoenez forma berrira egokitzen da.
amaieran hormigoia puzteagatik azaleran azaldutako imperfekzioak konpontzeko soka baten bidez aldez-alde pasatzen da azalera lau bat eskuratuz.

Arkitekto hau ezaguna da eraikuntza teknika berriak asmatzen jaioa baita, eta azken urtetan planteatu diren megaestruktura askotan aholkua eskatu izan zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario