sábado, 15 de octubre de 2011

1. ariketa

Vaubani egin beharreko monumentua monumento fisikoa izan ordez eremu guztia izatea erabaki dut, pertsonaia honek ciudadelekin zuen harreman estua ikusirik eremua ciudadela kontenporaneo bihurtuz. Ciudadela kontenporaneo hau sortzeko eremu guztia irla bilakatu dut ciudadela batek duen berezitasun edo isolazioa bermatuz. Hala ere iraganean isolazio hori harresiak eraikiz lortzen zen, eremu edo ciudadelak barnerantz begiratuz. Baina ciudadela kontenporaneo batek nere ustez kanpora begiratu behar du, eta gure proiektuaren kokapena ikusirik oraindik gehiago. Modu honetan esan dezakegu ciudadela izaera ematen diona irlaren sorrera izango litzatekeela eta iraganarekiko berrikuntza barrurantz begira egon ordez kanporantz begira dagoela.

Irla edo ciudadela honen funtzionamendua ordenatzeko garaian bere kokalekuak eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen ahalegindu naiz. Kokopena seguraski Baionako leku estrategikoenetariko bat da eta bi ibaien topagunean egoteak ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituela aprobetxatuz ikuspegi interesgarrienak identifikatzen saiatu naiz ondoren eremuan zehar ikuspegi hauek potentziatzeko helburuarekin bide sare bat sortuz. Bide sare hau eremuan zehar sartzen da, gaur egun guneak duen perimetrotasunaren garrantzia galduz eta eremuaren barnealdean ere mugimendua bultzatuz.

Aipaturiko “ciudadela kontenporanea” honek kanpora begiratzea nahi dudanez hori lortzeko C formako elementu batzuk erabiltzea erabaki dut. Elementu hauek opakoak dira alde batetik ezik, libre gelditzen alde horrek norabide edo alde baterantz begiratuz. Modu honetan elementu hauek bideen amaieretan ipini ditut kanpoaldera norabidetuz eta eremu guztiak kanpora begiratzen duela uler daiteke. Elementu hauek funtzio ezberdinak betetzen dituzte baina beti forma berdina mantenduz, horrek proiektuari bateratasuna ematen diolakoan.

Azkenik aipatu beharra dago gaur egun eremuan dauden bi kotak mantentzen ahalegindu naizela. Horretarako eta bi hauen arteko saltoa egiteko,  tartean komunak sartzea erabaki dut, bi koten arteko muelle gisa funtziona dezaten. Komunak ere atzerago aipatu ditudan C elementuekin egin nahi izan ditut, jada aipaturiko proiektuaren bateratasuna bermatzeko helburuarekin, baina desegokia iruditu zait komunak kanpora begira ipintzea, hauek elementu pribatu edo intimo gisa ulertzen baititut, eta bi kota hauen artean txertatuz hori lortzen dela iruditzen zait.